
Eskola trukea egiten ari dira Pasaia-Lezo Lizeoko 21 ikasle eta bi irakasle. Gaur abiatu dira Herbeheretako Roermon hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolatutako eskola trukearen 12. aldiaren barruan.Ikastolako ikasleek ikaskide herberehetarren etxeetan egokitu eta programa sakona egiten dutela azaldu dute Lizeoko arduradunek: “Eskolak ingelesez, txangoak, irteerak, edota holandarren bizimodua ezagutzeko familien prestaketa ere”.
Eskola trukearen barruan hilaren 28an Cultural evening izeneko emanaldia egingo dutela ikasleek gaineratu dute: “Gure ikasleek beraien abileziak erakutsiko dizkiete ikasle eta sendi herberehetarrei, dantzak, bideoak nahiz musika uztartuz”. Hilaren 29an etxera itzuliko dira. Egonaldiak iraun bitartean, eguneroko modukoa idatziko dute Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek
Eskola Trukearen blogean.