Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txarangada, Inauteriei ekarpen koloretsua

Oarsoirriak taldeak Inauteriei ekarpena egiten jarraitu nahi du. Bi urtez batukada antolatu ostean, txarangada du hurrengo helmuga, aisialdi hezitzaile, euskaldun eta parte hartzailea sustatzea helburu duen taldeak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/01/22
Isabel_mancebo_BaldaTxarangada, Errenteria-Oreretako Oarsoirriak taldeak diseinatu duen azken ekintza da, eta Inauterietarako dena prest izan nahi dute. Izan ere, otsailaren 6an, doinuz eta kolorez bete nahi dituzte udalerriko kaleak txarangadaren bueltan biltzen diren haur eta gurasoek, eta horri begira entsegua egingo dute etzi Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan 17:00etatik 19:00etara. Andoitz Antzizar azken 15 urtean Errenteria-Oreretan bizi den irundarra dago txarangadaren atzean, «Iker Torresek eta biok pentsatu genuen txarangada ideia egokia zela, polita litzatekeela halako zer edo zer egitea Inauteriei begira herrian». Azken bi urtean herri batukada egin dute Oarsoirriek Inauterien harira, Antzizarrek berak proposatuta, «aurretik esperientzia nuen arrebarekin batera batukada bat sortu genuelako, xumea, Irunen bertan. Oarsoirriak taldeari planteatu nion eta ideia gustatu egin zitzaien». Arrakastatsua izan zen erantzuna. Lehenengo urtean ehun lagunetik gora bildu zituen batukadak, eta ehun bueltan bigarrenean. Txarangadan zenbat haur eta guraso biltzea espero duten galdetuta, argi erantzun du Antzizarrek, «erronkarik ez da, hogeita hamar lagun biltzen bagara primeran, eta ehun biltzen bagara ere primeran. Ongi pasatzea da kontua, gozatzea ekintzarekin eta ez haur eta guraso kopuru bat biltzea. Inauteriari gure ekarpena egiteko modua da». Trebetasun berezirik ez Oarsoirriak taldearen filosofiari jarraituta, haurrak eta gurasoak elkarrekin, familia giroan parte hartuko dute txarangadan. «Zerbait erraza behar zuen izan —esan du Antzizarrek—, gure artean musikariak badaude ere, parte hartuko duten gehienek ez dakitelako jotzen». Txarangadari forma emateko Cadizeko txirigotetara jo dute Torresek eta Antzizarrek: «Haurra nintzenean baserrian kanaberak hartu, moztu, zulotxo bat egin eta alboan plastikoa jarrita txirigotetan erabiltzen dituzten turuten antzeko zer edo zer egiten nuen. Halako turutak egin, kantu ezagun batzuk hartu, eta aurreko bi urteetako batukadako kuboak baliatuta perkusio gisa, txaranga osatuko dugu». Turutez, txindatez, tronpetez eta perkusio kuboez osatuko dute txarangada, eta instrumentuak sortzeko, berriz, irudimena, berrerabilera eta birziklapena baliatuko dituzte, «lapikoen tapak erabiliko ditugu txindatak egiteko. Turutak egiteko, berriz, hodi zati zaharren bat izango da etxean, baita inbutu zaharren bat ere». Hiru abesti aukeratu dituzte jotzeko eta herriko kaleak doinu alaiez betetzeko: Lesakako Inauteria, Behera-behera eta Errenteriako Madalenetako Diana. «Kantu ezagunak dira, herrikoiak eta alaiak». Inauteriei beste bide bat Oarsoirrien proposamen berriak Errenteria-Oreretan Inauteriak bizitzeko ereduari beste bide bat emango diola argi du Antzizarrek, aurretik batukadak egin duen moduan. Izan ere, aisialdi hezitzaile, euskaldun, plurala eta parte hartzailea sustatzeko sortu zen taldea: «Egunez ez da ia mugimendurik ikusten kaleetan Inauterietan, karroza desfilean ez bada. Gehiena gauez izaten da. Gure eskaintzaren bidez  haurrek eta gurasoek tartea izango dute, librea da, edozeinek har dezake parte, eta bide batez ekarpena egiten diogu Inauteriari». Otsailaren 6an 12:00etan abiatuko da txarangada, eta oraindik ibilbidea zehaztu gabe badute ere, abiapuntua Merkatuzarren izango dutela uste du taldeko kideak, «aurreko urteetan bertatik abiatu delako batukada». Antzizarrek herritar guztiak animatu ditu parte hartzera, «ez da musikaria izan behar, gogoa izan behar da eta herrian Inauteriei kolorea emateko asmoa izatea denon artean».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.