'Bikain' da Orereta Ikastola
Bikain ziurtagiriaren egiaztapen maila gorena eskuratu du Orereta Ikastolak, eta joan den abenduaren 21ean Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian jaso zuen Xanti Moriones Ikastolako presidenteak, aitortza eta ziurtagiria.
Joxemi Zabala Orereta Ikastolaren zuzendariak, ziurtagiria, ikastolak euskararen normalizaziorako bidean egiten duen kudeaketa bikainaren ondorio dela esan du.