Aldi baterako informatika teknikaria hautatzeko lehiaketa-oposizioa deitu du Errenteriako Udalak. Irekia da deialdia, eta ingeniaritza informatikoa edo Informatikan lizentziatura edukitzea edo titulu hori eskuratzeko baldintzak izatea eskatu dute. interesdunek erregistro orokorrean aurkeztu behar dituzte eskabideak otsailaren 15a baino lehen. Deialdiaren oinarriak berriz, 2016ko urtarrilaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte eta baita udalaren
web gunean. Informazio bulegoan eskura dituzte ere oinarriak interesdunek.