Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iztieta-Ondartxo bizirik nahi dute

Parte hartze prozesua egin du udalak Iztieta-Ondartxon. Auzora joan da horretarako, bizilagunen eta elkarteen iritziak eta kezkak lehen eskutik jasotzera. Helburua auzoaren potentzial guztia agerian jartzea da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/01/25
IMG_0085Parte hartze prozesua egin du Errenteriako Udalak Iztieta-Ondartxo auzoan. Ekintza plana osatzea zen helburua, eta joan den astean aurkeztu zituzten prozesuaren ondorioak batzar ireki batean. Egun Aktiboa bultzatzea, espazio publikoan esku hartzea, lokal hutsen egoera aztertu eta aktibatzea, Mataderoari buruz hausnartu eta bere ingurua hobetzea, eta Altzaten (Campsan) zer egin aztertzea izan dira prozesutik eratorritako ondorio nagusiak. Errenteria 2025 plan estrategikoak auzoen hobetzea auzoetatik abiatu beharra dagoela aurreikusten du, eta horren harira abiatu zuten prozesua Iztieta-Ondartxon Kultur Aniztasuneko, Garapenerako Lankidetzako eta Eskubideetako sailaren eskutik. Uztailean abiatuta, orain astebete bukatu dute, eta prozesuaren gaineko balorazio baikorra egin du Samira Goddi Kultur Aniztasuneko teknikariak: «434 auzotarrek hartu dute parte eta oso aberatsa izan da». Merkataritza, espazio publikoa, zerbitzuak, bizi kalitatea, gai sozialak eta ingurumena mahai gainean jarri eta eremu horretan, auzoan hobekuntzak egiteko zein ekintza egin zitezkeen galdetu die auzotarrei udalak:  «Kalera irten gara eta iritzi ahalik eta gehien biltzen saiatu gara». Prozesu guztia aurrera eramateko bilgunea ere izan du parte hartze prozesuak, Oiartzun kaleko 5 zenbakian. «Urritik aurrera», gogorarazi du Goddik, «astean bitan bildu gara lokalean, auzotar eta eragileekin udalari zer eskatzen dioten, eta zer emateko prest dauden jakiteko». Hilabetez hilabete sail ezberdinetako teknikari eta zinegotziak bertaratu dira auzoan dauden aurreikuspenak bizilagunekin partekatzera, eta haiek dituzten proposamenak jasotzera. Auzotarren artean arrakasta gehien izan duen dinamika Egun Aktiboa izan da, Goddiren arabera: «Abenduaren 12an egin genuen. Bertan, auzoko merkatari, elkarte, eragile eta norbanakoak inplikatu ziren, bakoitzak bere alea jarri zuen eta auzoari bizitasun handia eman genion». Iztieta-Ondartxok dituen baliabideak ikusgarri egitea zen egunaren helburua, «auzoak duen potentzial guztia atera behar dugu, eta hala egin genuen». Ekintza plana itxita, udalari eta auzotar zein eragileei lanean jarraitzea tokatzen zaiela esan du Goddik: «Aukera asko ditu auzoak, kokapenagatik eta dituen auzotarrengatik. Erdialdean dago, natura gertu dauka, aldaketa sozial oso nabarmenak ematen ari dira bertan. Komunitatea sortu nahi dugu eta horretarako proiektu zehatz komunak bilatu behar ditugu». Eragile eta auzotar ugari Auzotar ugarik hartu du parte esperientzia pilotu gisa definitu duten prozesuan, baita jatorri askotako elkarte eta eragileek ere. Bertan izan dira Errenteriako Gurutze Gorria, Errenteriako Kultura Islamiarraren Zentroa, Hibaika Arraun Elkartea, Iztietako parrokia, Alaia Elkartea, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Errenkoalde, Caritas eta Oarsoaldea Garatzen. Horietako askok balorazio positiboa egin dute. Prozesuak auzoa aktibatu eta merezi duela erakusteko balio izan duela bat datoz, gainera. Beraunen bizi da Jose Antonio Fernandez Errenteriako Gurutze Gorriko presidentea, baina Iztieta-Ondartxon dute egoitza nagusia. Modu positiboan baloratu du prozesua, eta irizpideak bateratzea ezinbesteko urratsa izan dela esan du, «emaitza onak izan ditu eta honek lanean jarraitzeko abiapuntua ematen digu. Iztieta-Ondartxok merezi duela eta auzoaz positiboan hitz egin behar dela ondorioztatu dugu». Argi du taldean egin behar dela aurrera orain: «Hau ez da helmuga, irteera baino, eta egin den kalitate handiko lan hau erabiltzen asmatu behar dugu orain». Maika Tameron Hibaika elkarteko lehendakariordea da: «Interesgarria izan da oso prozesua, auzoan dauden arazoez hitz egin dugu, elkar ezagutzeko aukera eman digu eta hainbat ekintza elkarlanean burutzeko aukera izango dugula uste dut horri esker». Egun Aktiboaz ere mintzatu da Tameron, «oso positiboa eta polita izan zen, jende ugarik parte hartu zuen». Prozesuak Iztieta-Ondartxok izan duen auzo gatazkatsuaren irudia gainditzeko balioko duela sinetsita dago, «ez delako horrela, auzo irekia da, baita bertako auzotarrak ere». Auzotarren inplikazioa Uste berekoa da Joserra Trebiño. Iztietako parrokoa da, eta auzoetan zein herrietan herritarren parte hartzea oso garrantzitsua dela esan du: «Denoi dagozkigun arazoak denon artean konpondu behar ditugu. Gizartearen ontasuna islatzen du parte hartzeak, oso aberatsa da, zenbat eta parte hartze handiagoa, orduan eta inplikazio handiagoa dago, eta denon arteko eginkizuna bilakatzen da herri baten oraina eta geroa». Iztieta-Ondartxo auzoa utzita egon dela, eta prozesuak hori iraultzeko balioko duela uste du. «Hirigintza aldetik egin dituzte eskaerak auzotarrek», zehaztu du, «eta auzo baztertua ez izatea ere eskatu dute. Horren harira herrian antolatzen diren hainbat ekintza bertara eramatea nahi dute». Sonna Errenteriako Kultura Islamiarraren Zentroko lehendakariordea da Mohamed Katouni. Prozesua auzoa hobetzeko urrats garrantzitsua izan dela esan du, «aparkalekuez, espaloiez, gune berdeez, argiztapenaz hitz egin dugu, eta baita integrazioaz ere. Prozesu guztia interesgarria izan da, eta oso baliagarria». Iritzi bera dute Iztietako Emakume Taldeko kide Maixabel Rodrigok eta Bittori Arrietak. «Arazo bat dago, ordea, dirua. Halere, atera diren hainbat gauzak erraz egin daitezkeela uste dugu», adierazi dute. Prozesuaren alderdirik interesgarriena aditu taldeak egindako azterketa dela esan dute biek, «lan oso ona egin dute, positiboa eta sakona. Hurrengo urratsa egingarriak direnak egiten hastea izango dela uste dugu».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.