Abenduan deitu zuten bekak, 3.000 euroko diru saria du, eta xedea haur onkologiaren gaineko ikerketarako diru laguntza eskaintzea da, disziplina horren edozein alorrerako eta gaixo talde horren diagnosia, jarraipena eta tratamendua hobetzen lagunduko duen edozein proiekturako.

Juneren Hegoak Egunaren aurkezpena iazko irailean
Euskal Herriko Pediatria Elkargoak Juneren hegoak elkartearekin batera deitu duen
June Sanchez Tolaretxipi Bekara aurkeztuko dituzten proiektuak jasotzeko epea hilaren 31n amaituko da. Abenduan deitu zuten bekak, 3.000 euroko diru saria du, eta xedea haur onkologiaren gaineko ikerketarako diru laguntza eskaintzea da, disziplina horren edozein alorrerako eta gaixo talde horren diagnosia, jarraipena eta tratamendua hobetzen lagunduko duen edozein proiekturako.
Deitzaileek zehaztu dutenez, gainera, kontuan hartuko dira eritasunaren jatorria, faktore iragarleak, eta tratamenduak ikertuko dituzten proiektuak, eta baita teknika diagnostikoen edo terapeutikoen ikaskuntzara bideratutako proiektuak ere, “baldin gaixo onkologikoen bizi kalitatea hobetzera zuzenduta badaude”.
Juneren hegoak Elkartetik gogorarazi dute June Sanchez Tolaretxipi neuroblastoma baten ondorioz hil zela: “Bere familia Juneren Hegoak elkartearen sustatzailea da. beka honen bidez, elkarteak, minbizia duten haurrei eta bere familiei laguntza eskaini nahi die, euren biztza hobetzeko”.
2013. urtean jaio zenetik, elkartearen presentzia indartzen jaon dela Oarsoaldean eta Donostialdean gaineratu dute, “bai kultur jarduerak antolatuta, baita beste ekimenetan parte hartuta, eta batez ere hamar familia ingururi laguntza emanda. Beka hau zehazki bi arrazoi nagusiengatik sortu du elkarteak, Juneren oroitza eta omenaldi gisa, eta gizarteari laguntzeko asmoarekin”.
Laguntza sarea lortzea, helburu
Laguntza sarea lortzea dela Juneren Hegoak elkartearen helburua gogorarazi dute, bestalde, “haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzen kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzendua, psikologikoki zein fisikoki lagundu ahal izango zaie esperientzia horri aurre egiteko”.
Juneren Hegoak elkarteari laguntzeko elkartasun taldean parte hartu daitekeela, edota ekarpen puntualak egiten esan dute bestalde, “Hilabetero euro bateko ekarpenak ere egin daitezke elkartearen
teaming plataformatik”