Mugibili kirol jarduera fisikoen bilatzailea aurkeztuko du udalak asteazkenean, hilak 27, Gezala auditorioan. Inguruan dauden kirol ekintzen berri ematen du bilatzaile horrek, ikastaroak, kirol eskolak, kirol frogak, eta hitzaldiak besteak beste. Mikel Bringas Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako kirol kudeatzaileak aurkeztuko du web gunea 20:00etatik aurrera.
Mugibili zergatik eta nola sortu zen, kirol antolatzailea edo erakundea izanik euskarria nola erabili eta norberaren ekintzak nola txertatu azalduko du Bringasek. Hitzaldia udaletako kirol teknikariei, kirol jarduerak edo ekitaldiak antolatzen dituztenei, edo gaiarekin interesa dutenei zuzenduta dago. Toki kopurua mugatua denez (125 lagun)
izena eman behar da aurretik eta gaur da azken eguna horretarako.