Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren bidea ezagutzeko entrenamendu saioa egin zuten igandean. Otsailaren 21ean da proba.
Lasterkariak, Jaizkibel gora
Otsailaren 21eko Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren bidea ezagutzeko eta entrenatzeko aukera izan zuten hala nahi izan zutenek aurreko igandean,
kedada horietako bat egin zuten. 60 bat korrikalari bildu ziren bertan, gehienen,e do denen asmoa lasterketaren 14 kilometroko ibilbidea ezagutzea eta prestatzea zela. Bidea ezagutu dute, beraz.
Partaide gehienak eskualdekoak izan ziren, emakume nahiz gizon. Gurutze Santuaren plazatik abiatu, hau da, ibilbidearen irteera ofizialetik hasi, Allerruko gaina (bertan anoa postua izan zuten) edo suebakia gurutzatu zituzten, hori bai, bakoitza bere erritmora.
Herrira jaitsi, eta Ixkulin elkartean otordua egin zuten. Bertan, bakoitzak bere pasadizoez hitz egiteko aukera izan zuen.