Udalbatzarra osatzen duten zinegotziek 19:30ean dute hitzordua udaletxean. Gaiek, itxuraz, ez dute eztabaidarako tarte handiegirik emango.
19:30ean hasiko da osteguneko udalbatzarra
Hilaren 28an, osteguna, Lezoko Udaleko zinegotziek urteko lehen udalbatzarra egingo dute. Antza denez, eta lau puntuko gai ordenari erreparatuta, lasaia izango denaren traza dauka. 19:30ean hasiko da osoko bilkura.
Lehen atala azken bi udalbatzarretako aktak onartzeko erabiliko dute hautetsiek (azaroaren 26ko eta abenduaren 22koak). Bigarren zatian kontu-hartzailearen txostenen berri emango dute, hirugarrenean alkateak eta udal-ordezkariek egindakoak azalduko dituzte, eta azkenik, laugarren puntuan, galde-eskeen txandari bide emango diote.