Kukai Dantzak eta La Veronalek elkarlanean sortu dute Oskara ikuskizuna. Viktoria Eugenia antzokian egingo dute estreinaldia.
Kukairen ikuskizun berria: ‘Oskara’.
Kukai Dantzak eta La Veronalek elkarlanean sortutako Oskara ikuskizuna estreinatuko dute asteburuan. Viktoria Eugenia antzokiak hartuko du estreinaldia larunbatean eta igandean Donostia 2016 Mugalariak programaren barruan, eta bestalde Donostia 2016k eta Donostia Kulturak elkarlanean egingo duten emanaldi soratren lehen ikuskizuna ere izango da Oskara.
Otsailaren 3an, Bilboko Arriaga antzokian antzeztuko dute, eta martxoaren 1ean Baiona-Angelu antzokian.