Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gregoriano doinuek hartuko dute Maria Magdalena basilika larunbatean

Lehenengoz emakume talde bat ariko da gregorianoa abesten Errenteria-Oreretan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/01/27
Jokin Otamendi, Juan carlos Berzosa, Jose Luis Insausti eta Izaskun Olaizola

Jokin Otamendi, Juan carlos Berzosa, Jose Luis Insausti eta Izaskun Olaizola

Gregoriano kontzertua antolatu du Maria Magdalena Basilikaren Lagunak elkarteak larunbaterako, eta lehenengoz emakume talde bat ariko da gregorianoa abesten Errenteria-Oreretan. Donostiako Ereski Schola Gregorianistako bi taldeak izango dira basilikan 20:00etatik aurrera. Jokin Otamendia da Ereskiren zuzendaria, eta larunbateko kontzertuari begira, hura “primizia” izango dela esan du. Izan ere, emakumeen koru gregorianorik ez omen dago, “gizonak entzuten ohitu gara, ez emakumeek ez zutelako abesten, baina gizonen monasterioak irekiagoak ziren eta emakumeenak, berriz, itxiago”. Larunbateko kontzertuan, gainera, herrialdeko kodizeak oinarri hartuta abestuko omen dute: “Normalean Europa erdialdetik hartutakoak dira, baina Gipuzkoan izan badira eta Azkoitikoa eta Oñatikoa baliatuko ditugu besteak beste.” Organoak laguntzen du normalean kantu gregorianoa, baina Ereskiren kontzertuan arpa izango da ahotsekin batera protagonista. “Ana Artetxe irakasleak joko du, eta hau ere ez da ohikoa, organoarekin entzuten ohituta gaudelako”. Hiru urte daramatza emakumeen gregoriano koruak lanean, eta gogoz ari direla esan du Juan Carlos Berzosa Ereskiko kideak. Emakumeen abesbatzak hasiko du kontzertua. Balorazio positiboa Jose Luis Insausti Maria Magdalena Basilikaren Lagunak elkarteko kideak aurreko urteko ekintzen gaineko balorazio baikorra egin du, bestalde. 14 kontzertu antolatu zituen elkarteak, eta horiek 2.520 lagunek ikusi zituzten, “batez beste 180 lagun izan zen kontzertu bakoitzean”. Bi hitzaldi ere antolatu zituen elkarteak, eta horietan 330 lagun ziren. 2016ari begira Donostiako Ereskirekin zabalduko du elkarteak kontzertu zikloa, baina dagoeneko egitaraua itxita dutela jakinarazi du Insaustik: “Otsailean Aita Garaioa Donostiako abesbatza izango da basilikan, martxoan Donibane Lohizuneko Beltza Gorria abesbatza, eta apirilean Billabonako Eresargi abesbatza”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.