Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Movistarreko langileak plenoan izan dira Correscalesen gaineko mozioa aurkezten

Correscalesen aldeko mozioa eta Garoña berriz ez zabaltzea eskatzen zuena aho batez onartu ditu plenoak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/01/27
Atzoko plenoaren irudi bat

Atzoko plenoaren irudi bat

Bi mozio aztertu zituen atzoko plenoak gai ordenak zituen hamar puntuen artean. Oarso taldeak aurkeztutako Correscales, prekarietatearen aurkako eta Movistarrentzat lan egiten duten teknikoen aldarrikapenekiko elkartasuna adierazteko zen lehena. Movistarreko bi langile izan ziren plenoan bertan eta beraiek azaldu zizkieten Correscalesen gainekoak lehen eskutik alderdi politikoetako ordezkariei. Bilbon hasi eta Bartzelonan amaituko den prekarietatearen aurkako korrika dela Correscales azaldu zuen hitza hartu zuen langileak: “Marea urdinetik abiatutako mugimendua da Correscales, eta bertan gizartearen kontzientzia hartzea bildu dugu. 85 egun eman ditugu greban eta ohartu gara denbora horretan gizartearen babesa ezinbestekoa dela edozein enpresaren, handia edo txikia izan, kontrako borrokan”. Gizarte eragileen babesa eskatu nahi dutela gaineratu zuen, eta laguntza ekonomikoa ere eskatu zuten, “dirua beharrezkoa delako ere borrokak aurrera eramateko. Familia xeheak gara,  askotan ez dugu nahikoa soldatekin familiak mantendu ahal izateko, eta greba batean irautea zaila egiten zaigu bitarteko horiek gabe”. Otsailaren 18an hasiko da Correscales Bilbon, eta herri ugari pasako ditu Herrialde Katalanetara heldu arteko bidean.  The Mobile World Congress hastearekin batera amaituko da Correscales Bartzelonan, otsailaren 22an. “Kongresu hori kapitalismoaren irudia da”, gaineratu du. Aho batez onartu dute mozioa EAJko Jose Manuel Francok eskaerekin bat egiten dutela esan zuen eta babesa azaldu zien bertaratutako bi langileei. Errenteria Irabaziz alderdiko Nagore Basurtok hartu zuen hitza ondoren. Datu ugari jarri zituen mahai gainean Basurtok egin zuen azalpenean. Mozioa babestuko zutela esanda, aho batez babestea eskatu zien gainontzeko alderdiei. Zoritxarrez lan prekarietateak ez duela soilik Movistarreko langileengan eragina esan zuen, “enpresa pribatu gehienetan, krisia aitzakitzat hartuta lana baldintza gero eta okerragoetan eskaintzen da”. Egungo egoera ez dela kasualitatearen ondorio, murrizketen eta lan eskubideen galeraren ondorio baizik, eta egoerak horretan jarraituz gero, 2022. urtean Espainiako Estatuan 18 miloi biztanle pobrezian biziko direla gaineratu zuen Errenteria Irabazizeko zinegotziak, “hamar urtean %20ko pobrezia mailan kokatuko ginateke, hau da, Espainiako Estatuan bizi diren bost lagunetik bi pobrezian biziko dira”. Euskal Herrian egoera ez dela hobea esan zuen Basurtok, “25 urtetik beherako gazteen artetik %3,37a baino ez dira lanean”. Prekarietate hori are larriagoa dela emakumeen kasuan ere esan zuen Basurtok, “emakumeen langabezia tasa, gizonena bikoizten du. Emakumeek gainera, gizonek baino %17 gutxiago irabazten dute, eta dituzten lanetan prekarietatea, behin behinekotasuna eta ezberdintasuna da nagusi. Emakumeen lana okerragoa da”. Hori guztia aldatzeko garaia dela esanda, lan egitera deitu zuen jendea, prekarietatearen aurka eta duintasunaren alde. Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak elkartasuna adierazi zien langileei eta PSE-EEk mozioa babestuko zuela esan zuen. Jaione Karrikirik hartu zuen hitza EH Bilduren izenean. Elkartasuna eta babesa erakutsi zien langileei zein mozioari, “eta zuei bezala krisia hasi zenetik izan diren eta izaten ari diren lan borroka guztiei, eta batez ere komunikabideetan PSOEren maiatza beltza deritzoten horretik aurrera hasitakoei. 2010tik aurrera, irailaren 17ko 35. legea onartu zenetik, PSOEren aldeko botoarekin eta EAJren ezinbesteko abstentzioarekin aurrera egin zuenak, hasi ziren murrizketak ezartzen. Pozten naiz beraz EAJ eta PSE-EEk babestea gaur mozio hau, baina kontraesankorra iruditzen zait, prekarietate honen arduradun direla uste dudalako”. 2012. Beste erreforma izan zela ere gogorarazi zuen, “PP alderdiak bultzatutakoa, agintera helduz gero erreforma hori bertan behera utziko dutela diote alderdi batzuk. Hemendik eskatu nahi diet, 2012koa eta 2010ekoa ere bertan behera uzteko”. Baiezko solidarioa emango ziola EH Bilduk mozioari gaineratu zuen Karrikirik, baita internazionalista ere “Espainiako Estatuan ematen ari diren borroka guztiei”. Correscaleseko langileei zuzendu zitzaien ondoren, “bizitza duina eta prekarietaterik gabekoa lortzeko aurrera eramaten ari zareten borroka eredua da guretzako, eta besarkada zein animo osoa helarazi nahi dizuegu aurrera jarraitzeko”. Oarso Taldeko ordezkari Xabier Garciak hartu zuen hitza ondoren eta otsailaren 3an batzar irekia antolatu dutela Correscalesen gainean Xenpelar etxean esan zuen. 19:00etan izango da batzar hori, eta herritar guztiak deitu zituen parte hartzera, “ahalik eta gehien zabaltzeko”. Alderdi guztien babesarekin, aho batez egin zuen aurrera Oarso Taldeak aurkeztu eta EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek babestutako mozioa. Garoñaren gaineko mozioa Garoñaren gaineko mozioa izan zen plenoak aztertu zuen gai ordeneko bigarrena, EH Bilduk eta Errenteria Irabaziz alderdiek aurkeztuta. Zentral nuklearra berriz ez zabaltzeko eskatzen zuen mozioak, eta aurrekoa bezala, hau ere aho batez onartu zuen plenoak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.