Inauterietako afarirako txartelak salgai jarri dituzte Antxon
Ohiko tokitan eros daitezke txartelak, 10 euroan
Antxoko gazte asanbladak dena prest du Inauterietarako. Gaur jakinarazi dutenez, larunbatean (otsailak 6) izango den afarirako txartelak salgai daude jada, ohiko tokietan, 10 euroren truke. Afari beganoa ere izango da aukeran. Txartelak ahalik eta azkarren erosteko eskatu dute antolatzaileek.
Afariaz gain, erle poteoa izango da aurretik –erlea da aurtengo gaia–, gaztetxetik abiatuta, eta goizean ere elkartuko dira, festa giroan herri apainketa egiteko.
Koreografia eta parodia prestatzen ari direla iragarri dute gazteek.
