Beraungo saltokietan euskara sustatzeko bilera deitu du udalak
Beraungo merkataritza establezimenduetan euskara sustatu nahi du Errenteriako Udalak eta bilera deitu du, merkatari, eragile eta bizilagunei begira. Udal Hizkuntza Politika departamentuak kanpaina abiatuko duela horren harira jakinarazi dute. Planaren berri emateko deitu duten bilera Beraungo Auzo elkartean izango da (Aita Donosti kalea 4), otsailaren 3an 20:15ean.