Astelehen arratsaldean izan zen eta salatu egin du.
Joan den asteko sexu erasoa saltzeko astelehenean egindako elkarretaratzearen irudia.
Eraso sexista jasan zuela astelehen arratsaldean salatu du emakume batek. Udalak eman du gertakariaren berri, eta gaitzespen osoa adierazi du: “Jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera argia. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen eta lanean jarraituko dugu erakunde, elkarte eta herritarrok, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Errenteriako Udalak baliabide guztiak jartzen dituela erasoak jasandako pertsonen eskura gaineratu dute, bestalde, eta eraso horiek guztiak gaitzesteko herrian deitzen diren elkarretaratze guztiekin bat egingo duela gaineratu du.