Erabateko gaitzespena adierazi du udalak, eta ikerketak martxan direla gaineratu du.
galtzaraborda kiroldegia
Galtzarabordako kiroldegiko emakumeen aldagelan kamera mugikorra aurkitu zuten atzo erabiltzaile batzuk. Gaur jakinarazi du gertaera udalak, larritzat jo du eta udal eraikin batean gertatu den neurrian bere eskura dauden neurri guztiak abiatuko dituela jakinarazi du horrelakorik berriro gerta ez dadin. Erabateko gaitzespena adierazi du halaber, eta ikerketak martxan direla gaineratu du, “gure indar eta ahalegin guztiak horretan jarriak ditugu”.