Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Iñaki Tolaretxipi: "Esperientzia hunkigarria izan da disko hau grabatzea"

Concert suites, music for films soinu banden diskoan parte hartu du Landarbaso abesbatzak. Tolaretxipik azaldu duenez, esperientzia berria eta aberasgarria izan da Errenteriako taldearentzat.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/01/29
Landarbaso abesbatzaren zuzendaria

Iñaki Tolaretxipi, Landarbaso abesbatzaren zuzendaria

Landarbaso abesbatzak ahotsa  jarri du Fernando Velazquez soinu banden konpositore bizkaitarraren Concert suites, music for films disko berrian (Kontzertuetako suiteak, filmetarako musika). El orfanato, Zipi y Zape eta Ocho apellidos vascos filmetako soinu bandak bildu dituzte, besteak beste. Iñaki Tolaretxipi zuzendariak (Errenteria, 1972) esan duenez, erronka izan da Errenteriako abesbatzarentzat, halako zer edo zer egiten duten lehenbiziko aldia baita. Pozik daude emaitzarekin, “polita eta aberasgarria” izan delako. Gainera, Landarbaso abesbatzak mende laurdena beteko du martxoan, eta buru-belarri ari da urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatzen. Fernando Velazquez konpositorearen azken diskoan parte hartu duzue. Nolakoa izan da prozesua? Berarekin duela bi urtetik hitz egina genuen proiektu komun bat egitea. Aukera zuenean gurekin kontatuko zuela esan zidan, bazekielako kalitate handiko abesbatza garela. Iritsi da unea, eta diskoa grabatu dugu berarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Berehalakoa izan zen, hamabost eguneko kontua; grabazioa, berriz, bi egunetan egin genuen, iazko irailean. Zergatik zen Landarbaso egokia disko horretarako? Nagusiki esan behar dut ez dela ausazkoa izan grabaziorako Landarbaso abesbatza hautatzea. Nazioarteko hamalau sari ditu, eta Fernandok hori badaki; badaki maila handiko taldea garela, eta talde txikian lan egiteko gaitasuna dugula. Talde txikia da gurea, ganbera taldea. Bi aukera daude, sinfonikoa edo ganberakoa; gu bigarren horretan ibiltzen gara. Soinu banden disko bat grabatzen duzuen lehenbiziko aldia da. Zer esan nahi du horrek zuentzat? Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren talde batzuekin parte hartu izan dugu, baina Fernandorekin ez. Dena berria izan da, polita; ez da zaila izan, egia esateko. Oso esperientzia hunkigarria izan da disko hau grabatzea, berarekin  eta halako talde profesional batekin lan egitea. Nolakoa izan da grabazioa? Zer izan da zailena, politena…? Bukaeratik hasita, politena dena izan dela esan dezaket. Musika oso erraz entzuten da, hunkigarria da oso. Azkenean, zinema musika da, eta publiko guztiei begirakoa. Oso alaia da musika hori, eta berehala iristen da. Grabazioaren zailena, berriz, kaskoekin grabatzea izan dela esango nuke, gu ez gaudelako ohituta hiru edo lau orduz musika belarrian edukita grabatzera. Errazena da ez dela oso musika konplikatua, ez da ahots askotara egiten. Gu ohituta gaude hamabost edo hamasei ahotsetan abesten, eta, egia esan, zazpi ahotsetan egitea guretzat ez da batere zaila izan. Partiturak ez dira batere konplikatuak izan guretzat. Salmenten diruaren zati bat, gainera, Errenteriako Juneren Hegoak elkartearentzat izango dela erabaki du Velazquezek. Juneren Hegoak elkarteari diruaren zati bat ematea hunkigarria da benetan. Elkarte horrek zuzenean ukitzen nau zuzendari gisa, June nire iloba zelako, eta nire arreba hor sartuta dagoelako… Hunkigarria izan da, eta [Amaia Tolaretxipi] arrebak esan zuen moduan, detailea da Fernando Velazquezek diruaren zati bat elkarteari ematea. Musikak batzen gaitu, baina musikaren barruan badaude pertsonak, eta esango nuke hunkigarritasun hori kaleratu nahi dela nolabait ere. Ezustea izan da diruaren zati bat Juneren Hegoak elkarteari ematea erabaki izana, bai niretzat eta baita arrebarentzat ere. Diskoa publiko zabalarentzat dela esan duzu. Zer aurkituko du entzuleak? Zineman funtzionatzen duen musikak etxean ere funtzionatzen duela jabetuko da entzulea. Beste formatu batean iritsiko zaie musika. Nahiz eta pelikula barruan ez egon, musika hori bihotzera heltzen da, eta sentimenduak mugitzera ere heltzen dela esan daiteke. Edonoiz entzuteko musika da, eta entzuteko oso erraza. Non da Landarbaso abesbatza gaur egun? Zein egoeratan zaudete? Abesbatzak 25 urte beteko ditu martxoan. Bihar eguerdian urte osoko proiektua aurkeztuko dugu, Errenteriako udaletxean, alkatearekin batera. Interculturrek, munduan den abesbatzen elkargorik garrantzitsuenak, Landarbaso abesbatza munduko 50 onenen artean sailkatua du, 43. postuan gaude zehazki. Abesbatzak azken hamar urteetan egin duen jauzia garrantzitsua da, eta horren erakusle da Musikasten parte hartzea: ziklo korala itxiko dugu. Hori, herrian bertan. Donostiako Hamabostaldian, berriz, hiru kontzertutan parte hartu genuen iaz. Pisu handia dugula erakusten du horrek.Taldea, gainera, oso momentu onean dago: 43 abeslari daude, denak gazteak,  mutilak eta neskak ongi orekatuta, eta gaur egun oreka hori izatea ez da hain erraza. Giro paregabea dugu, eta kalitate handiko talde moduan sailkatuta gaude. Hurrengo erronka? Martxoan disko berria kaleratuko dugu abesbatzaren 25. urteurrenaren harira, Konplize ditut eta izenburupean. Mikel Markezen kantuaren izena hartu dugu diskoarentzat; hamar kantu izango ditu, eta pista bakoitza konplize bat da. Markez bera izango da lehena; berekin batera grabatu dugu lehen abestia. Baina badaude Golden Apple Quartet, Iñaki Salvador, Amaia Zubiria, Amets Arzallus, Xabi Solano… Bakoitzarekin pista bat egin dugu, eta urtebete pasatxoko lana eskatu digu diskoa argitaratzeak. Martxoaren 5ean aurkeztuko dugu, Viktoria Eugenian [Donostia]. Publizitatearekin hasi ez bagara ere, 900 sarreratik 400 baino ez dira gelditzen kontzertu horretarako. Kantak ezagunak dira, denetik dago. Urteurrena ospatzeko ekitaldi asko antolatu dituzue? Ez ditugu asko ere egingo, baina egingo ditugunak pisukoak izango dira. Jende asko sartuko dugu bidean. Bi urte daramatzagu prestatzen, eta ilusio handiz ari gara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.