Kudeaketarako gaitasun eza egotzi dio PSE-EE-k Errenteria Irabaziz alderdiari
Iniziatiba falta eta kudeaketarako gaitasun eza egotzi dizkio alderdi sozialistak Errenteria Irabaziz alderdiari. Hipokresiaz jokatzea ere leporatu dio. Errenteria Irabaziz alderdiak prentsa oharra helarazi zuen aste hasieran eta PSE-EEk “klientelismo politikoa” bilatzen zuela salatu zuen bertan. Horren harira prentsa oharra helarazi du alderdi sozialistak: “lorpenak ez dituztenez, haiek lortzeko gaitasuna dugunoi kritika egiten digute”.
Bere buruari begiratzeari utzi eta “lanerako buzoa” janzteko eskatu dio Errenteria Irabaziz alderdiari, “gure herrian dauden beharrei egoki erantzuteko”.