Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Tradizioa eta abangoardia batuko ditu Kukai Dantzak ‘Oskara’ ikuskizunean

Gaur eta bihar estreinatuko dute Viktoria Eugenia antzokian, Donostia 2016ko egitarauaren barruan. Marcos Morau eta La Veronalekin elkarlanean osatutako egitasmoa da.

oarsoaldea
Errenteria-Orereta
2016/01/29
'Oskara' Kukai Dantza

‘Oskara’ Kukai Dantzaren ikuskizuna. Argazkia: Edu Perez.

Bihar bertan estreinatuko dute Oskara, Kukai Dantzaren ikuskizun berria. Lan berri hau ere, Errenteria-Oreretako dantza konpainiaren beste lan asko bezala, elkarlanean mamitutakoa da, eta oraingoan, Europako sortzaile garrantzitsuenetako batekin eta bere konpainiarekin batera egin du lan: Marcos Morau eta La Veronal. Bihar eta igandean estreinatuko dute Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Donostia 2016aren barruan, 20:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren. Koproduktore gisa daude Viktoria Eugenia antzokia eta Baionako Eszena Nazionala, eta Donostia 2016k duen Mugalariak programaren barruan sortutakoa da. Jon Maya Kukai Dantzako zuzendariak azaldu duenez, ikuskizunak kultura tradizionala eta abangoardiazkoaren arteko harremana irudikatzen du. «Kukai Dantzak euskal dantza edo kultura tradizionaletik edaten du bere ikuskizunak sortzeko. La Veronalek, berriz, munduko herrialde bat hartzen du aitzakia gisa, bertako elementuetatik abiatuta eta irakurketa oso estetiko eta abangoardiazko batekin, gogoeta bat planteatzeko». Hala, bi egitasmoak batu egin dituzte, eta Euskal Herrian kokatu.
Bost dantzarirekin batera Erramun Martikorena izango da taula gainean
Kukaiko bost dantzari (Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez) eta Erramun Martikorena kantaria eszenaratuko dira, Marcos Morauren koreografia bat interpretatzeko. Jon Mayak zuzendu du obra. Nazioarteko sortzaileak Jon Maya pozik agertu da kolaborazio horrekin, eta Marcos Morau eta La Veronalekin lan egitea luxu bat dela esan du, kasu honetan, lehen aldiz. Kolaborazio hori Kukairen lan ildoen barruan sartzen da, «bertan biltzen baita nazioarteko koreografoak gurera ekartzea, eta elkarlanean pieza edo dantza ikuskizunak sortzen ditugu», azaldu du Mayak. Aurretik hori egin du Cesc Gelabert kataluniarrarekin,  eta Gelajauziak ikuskizunarekin. Oskara-ren barruan beste bi proiektu daude: ikastetxeetako proiektu pedagogiko bat eta dokumentala. Ikus-entzunezkoari dagokionez, proiektu guztia grabatzen ari direla azaldu du, eta estreinaldiarekin batera bukatuko dutela: «Muntaia egin ondoren, uda ostean estreinatuko dugu». ‘Uda gau bateko ametsa’ Ekainean Donostia 2016aren barruan dagoen beste lan batean ere parte hartuko du Kukai Dantzak: Uda gau bateko ametsa. William Shakespeareren obran oinarritutako ikuskizuna da, eta hainbat eragilek parte hartu dute bertan: Tanttaka Teatroa, TAE, Easo Abesbatza eta Basque Culinary Center. Koreografia Jon Mayaren eskutik dator.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.