Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dira datozen egunotan Pasaian.
Irudia Segurakoa da, iazko herrialdeko finalekoa
Euskal Herriko Mus Txapelketak bihar (hilak 30) du lehen zita Pasaian,
Donibaneko Bixi-Bixi elkartean, 17:00etatik aurrera.
Trintxerpen izango da ondoren hordagoka aritzeko aukera, otsailaren 6ean, Trintxer elkartean, 16:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duenak, Erdibana, Trintxer, O’Fardel, Avenida edo Trintxer Elkartean bertan izena eman dezake, bikoteko 20 euro ordainduta.
Antxon izango du Pasaiako azken geltokia Euskal Herriko Mus Txapelketak, otsailaren 13an. Gauez antolatu dute txapelketa, 22:00etatik aurrera, Basari elkartean. Antxotarrek egunean bertan eman beharko dute izena, Basari elkartean, txapelketa han jokatuko baitute.