Galtzarabordako kiroldegiko aldagelan kamera bat bilatu dute eta emakume batek eraso sexista bat jasan zuen, auzo horretan, astelehen arratsaldean.
galtzaraborda kiroldegia
Oreretako Mugimendu Feministak deituta, astelehenean, 19:00etan, manifestazioa egingo dute Galtzarabordako kiroldegitik abiatuta,
Eraso sexistarik ez lelopean. Bertan, batetik,
kiroldegiko aldagela batean kamara bat aurkitu izana salatuko dute, eta bestetik, Galtzaraborda auzoan bertan izandako eraso sexista.
Emakume batek eraso sexista bat jasan zuen, astelehen arratsaldean, udalak jakinarazi duenez.
Udalak bi gertakariak erabat gaitzetsi ditu. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera argia duela berretsi du, eta ez dituela horrelako gertaerak onartzen. Horrez gain, bi ikerketak martxan daudela jakinarazi du, eta udalaren “indar eta ahalegin guztiak” jarri dituztela horretan. Herrian deitzen diren protesta deialdi guztiekin bat egiten duela gaineratu du.