EPK-k Galtzarabordako erasoak salatu ditu
Emakumeen kontrako indarkeria "estatuko gai" bezala hartzeko eskatu du.
Oarsoaldeko EPK-k Galtzarabordako kiroldegiko aldageletan kamera aurkitu izana emakumeen kontrako indarkeriatzat jo du, eta hori salatu du. “Zoritxarrez ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia, Euskadiko beste zenbait tokitan ere gertatu direlako”. Zentzu horretan, halako ekintzak “erabat” arbuiatzen dituela berretsi du.
Horrez gain, astelehenean izan zen erasoaren aurrean, emakumeen kontrako indarkeria “Estatuko gai” bezala hartzeko eskatu du, “behingoz bukatu daitezen”.
Horrelako erasoak salatu eta horien kontra lanean jarraituko duela adierazi du EPK-k.