Itsasgileak, Albaolak Donostia 2016ari eginiko ekarpena
Itsas historia berreskuratzeko egiten ari diren lana ezagutarazi nahi dute, baita ontzigintzaren historia ere.
Euskal itsas ondarea hedatzeko asmoarekin, Itsasgileak egitasmoa landu dute Albaolak eta Donostia 2016k. Itsas historia berreskuratzeko egiten ari diren lana ezagutarazi nahi dute, baita ontzigintzaren historia ere.
Albaola ekintza batzuen partaide izango da, eta horietako batzuk San Pedroko eraikinean egingo dira. Albaolak parte hartuko duen programetako bat Sagardo Apurua azoka izango da. Abenduan izango da, eta hala nola, XIX. mendeko sagardotegi bat birsortuko dute. Horrez gain, Txapulak y Carretas erakusketa antolatu dute —Donostian—, eta San Juan itsasontziaren aurkikuntza ezagutzeko aukera izango da.
Albaolan egingo diren ekintzen artean, irailean Burgostik idi karabana bat aterako da Pasaiara, garai batean lehengaiak nola eramaten zituzten irudikatzeko. Abuztuan, berriz, kontzertu bat eskainiko dute Newman Sound eta Easo Abesbatzak. Music Box jaialdiaren barruko kontzertuak ere egingo dituzte bertan.