Trapujale oroigarria joaldunek jaso dute aurten.
Trapujale
Trapujale jaitsi da jaizkibeldik Lezora eta berekin Inauteriak hasi dira. Hamarnaka herritar zituen zain bidean eta joaldunek eta musika eskolako bandak ere izan ditu lagun. Trapujale oroigarria joaldunek jaso dute hain zuzen ere, “egiten duten lanarengatik, urtero urtero denbora luzez hemen izan dira musutruk eta eskerrak eman nahi dizkiegu”, esan dute Trapujale taldeko kideek. Txalo artean jaso du oroigarria joaldunen ordezkari batek. Asteartera arte, egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute lezoarrek. Bihar Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek herriko plaza hartuko dute, eta Lezo Herri Eskola eta Institutuko ikasleek berriz Munduko Inauteriak irudikatuko dituzte kiroldegiak hartuko duen emanaldi ikusgarrian.