Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu: "Jendarte eredua irauli behar da eraso sexistekin amaitzeko"

Salaketatik harago jendarte eredua eraldatu behar dela dio EH Bilduk "indarkeria eta eraso matxistekin" amaitzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/02/04
Eraso sexistak salatu dituzte.

Eraso sexistak sEraso sexistak salatzeko manifestazioa egin zuten astelehenean Errenteria-Oreretan Mugimendu feministak deituta.alatu dituzte.

Joan den astean Errenteria-Oreretan izandako bi eraso sexistak salatu ditu EH Bilduk. salatzea ez dela nahikoa, eta halako jarrerekin amaitzeko “jendarte eredua irauli beharra” dagoela eta horren aldeko konpromiso irmoa azaldu du koalizio subiranistak: “emakumeen bizitza duina, askea, burujabea eta parekidea lortzeko dugun konpromiso irmoa adierazi nahi dugu”. Eredu berriak eraikitzeko konpromisoa hartu du horren harira, eta emakume eta mugimendu feministekin batera elkarlanean jarraitzeko asmoa ere azaldu du, eta herritarrei jarrera aktiboa izan dezaten galdegin die eredu aldaketa hori gauzatzeko garaian. Indarkeria eta eraso matxistak ezin direla gertaera isolatu gisa ulertu gaineratu du bestalde, “sistema patriarkalaren adierazpen dira, sistemaren ernamuinean, patriarkatuaren DNAn dagoen indarkeria mota da, egiturazkoa eta sistemak funtzionatzeko ezinbesteko tresna. Indarkeria matxista egiturazkoa dela diogu indarkeria mota honen oinarrian ordena soziala bera dagoelako, indarkeria mota hau sostengatu, sustatu, babestu eta ahalbidetzen duen sistema oso bat”. Orereta-Errenteriako EH Bildurentzat lehen mailako arazoa dela indarkeria matxista gaineratu dute, “eta oraindik ere  ezkutuan mantentzen den indarkeria bada ere, ez da inola ere esparru pribatuari dagokiona. arazo estrukturala den neurrian, erantzunak ere integralak izan behar dute”. Indarkeriaren prebentzioan ahalegina Prebentzioa “ezinbesteko tresna” dela iritzi dio EH Bilduk, eta horren harira, pertsonak askatasunean heziko dituen hezkuntza sustatu behar dela esan du, “sistema heteropatriarkalak sortzen dituen emakume eta gizonen arteko botere harremanak, eta emakume eta gizon izateko eredu bakarrak gaindituko dituena. Maskulinitate eredu hegemonikoa eraldatu behar da, gizon izateko modu alternatiboak garatu”. Eredu horren deseraikitzeak bakarrik ahalbidetuko duela emakumearen ahalduntzea gaineratu du koalizioak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.