Oroimen Historikoari lotutako ekimen guztien mapa lortzea da egitasmoaren helburua.
Lezon 2007. urtean egindako omenaldi baten irudia.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera abian jarri duen Gipuzkoako Oroimen Ekintzen Mapa egitasmoa gauzatzeko laguntza emango du Lezoko Udalak. Oroimen historikoari lotutako jarduera guztien mapa lortzea da egitasmoaren helburua, eta horren harira argitalpenak, mozioak, omenaldiak, ikerketa lanak eta bestelako dokumentazioa biltzeko lanean ari da Aranzadi.
Begi onez hartu du egitasmoa Lezoko Udalak, “udalaren interesekoa ere badelako artxibo hori ahalik eta osatuen egotea”. Laguntzeko, Lezon egin diren omenaldien argazkiak eta udalak argitaratutako
Zigorturik. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak 1936-1945 liburua helarazi dizkio udalak Aranzadiri.