Erleen inbasioa, larunbatean
Ez ziren asiarrak, eta gaitz erdi. Ziztaka erantzun zioten antxotarrek gaztetxeak luzatutako deialdiari, eta abaraska erraldoia bihurtu zuten barrutia. Hori eta beltz koloreak nagusi, festa giroa goizetik zabaldu zen kalera eta luze jo zuen larunbatean, ordu txikiak arte.