Anbulatorioan egingo dute, ohi bezala, odol erauzketa. Emaile berriak behar dituztela adierazi dute.
Anbulatorioan emango dute odola
Odol emaileek zita dute bihar arratsaldean Oiartzungo anbulatorioan. Izan ere, urteko lehenengo odol erauzketa egingo dute 18:00etatik 20:00etara —edo bukatu arte—. Dei berezia egin diete sekula odolik eman duten herritarrei, “emaile berriak behar” direlako.
Pasa den abenduaren 16an 56 oiartzuarrek eman zuten odola. O+ motako odola duten 23 pertsonek eman zuten, A+ motako beste 24k, O- motako bostek, A- motako lauk eta B- eta AB- motako banak.