Hilaren 20an espetxeetara martxak egingo dituzte Oarsoaldean.
Basaurira martxa egingo dute oreretarrek. Bertan da Aitzol Gogorza gaixotasun larri eta sendaezina duen Oreretako presoa.
Oarsoaldeko lau udalerriek bat egin dute ezker abertzaleak hilaren 20rako deitutako espetxeetarako martxekin. Pasaiatik Picasent (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxera joango dira. Martxan parte hartu nahi dutenek Leunda Tabernan eman beharko dute izena. Autobusa berriz, Renfe geltoki aurretik aterako da 01:00ean. Oiartzuarrak Soriako espetxera joango dira eta izena emateko Amaxkar edo Txokolategira joan beharko dute interesdunek. Autobusa hilaren 20an 07:00etan aterako da bibliotekatik.
Villenako espetxera (Alacant, Herrialde Katalanak) joango dira Lezotik eta Tiñerlun eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek. Errenteria-Oreretatik Basauriko espetxera egingo dute martxa. Espetxe horretan dago Aitzol Gogorza gaixotasun larri eta sendaezina duen Oreretako presoa. Landare eta Sindikato tabernetan jarri dituzte zerrendak eta autobusak Panierreko zubitik irtengo dira 10:00etan.