Adin txikikoen zentroan neurriak hartzeko eskatu dio PSE-EE-k aldundiari
Lezoko adin txikikoen zentroko hezitzaileek zentroan bertan erasotu dituztela salatu da alderdi sozialistak, eta elkartasuna helarazi die.
Lezoko adin txikikoen zentroko hezitzaileek zentroan bertan erasotu dituztela salatu da alderdi sozialistak, eta elkartasuna helaraztearekin batera “egoera ahalik eta azkarren konpontzea” espero duela esan du. Lezoko Udaleko zinegotzi den Jose angel Sanchezek neurriak hartzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuari, “ezinbestekoa da neurri egokiak hartzea, langileek salatu dutenez, azken urteetan jasan dituzten erasoekin amaitzeko. Gatazka egoera gainditzeko Lezoko PSE-EEren laguntza osoa izango dute”.