Lurraldeko Zatikako Planari ezetz esango diote Lezon Apaiziartzaren aldekoek.
Apaiziartza egitasmoari bultzada emateko, mandala erraldoia osatu zuten urtarrilean.
Lurraldeko Zatikako Planak Apaiziartza bete-betean harrapatuko du, eta hori salatzeko, elikadura subirautza aldarrikatzen duen proiektuaren aldeko II. Elkartasun Eguna antolatu dute larunbaterako (hilak 13).
Urtarrilaren 30ean egin zuten lehen elkartasun eguna, eta jende asko bildu deialdira, inguruko herri askotakoa.
Kontsumo talde txikiek sostengatzen dute Apaiziartzako egitasmoa. 2011. urteaz geroztik da martxan, Lezoko Gaintxurizketan. Proiektuaren etorkizuna, baina, arriskuan da, eta jendartea horretaz ohartarazteko eta gaiaren gaineko sentsibilizazioa lantzeko ari dira mobilizazioetan egitasmoaren arduradunek.
Larunbatean jaia eta aldarria uztartuko dituzte. Hona
egitaraua:
12:00: Patata Tropikala konpainiaren antzezlana.
14:30: Herri bazkaria.
15:00: Imanol Carballo bakarlaria.
19:00: Pelax eta Cowboy’s Orchestra.
20:30: Physis vss nomus. Bakarlaria.