Opus Lirica konpainiarekin elkarlana EMKEren plan estrategikoaren barruan kokatu du Mitxelenak.
Mitxelena, Garmendia, Ayerdi eta Lopez Etxezarreta
Donostiako Opus Lirica konpainiak Verdiren La Traviata opera emango du hilaren 19an eta 21ean, eta bertan parte hartuko du EMKEren Musika Bandak bertan parte hartuko du. Agerraldia egin dute gaur goizean Josu Mitxelena EMKEko lehendakariak, Alain ayerdi Errenteriako Musika Bandaren Zuzendari artistikoak, Ainhoa Garmendia sopranoa eta Opus Lirica konpainiako zuzendari artistikoak horren berri emateko. Opus Lirica konpainiarekin elkarlana EMKEren plan estrategikoaren barruan kokatu du Mitxelenak, “arlo ezberdinetan aritzeko erabakia hartu genuen eta hau beste urratsa, jauzia da guretzako, lehen aldia delako opera batean parte hartuko duguna”.
Oparia dela Kursaalen egotea Opus Liricarekin eta Garmendiarekin gaineratu du Mitxelenak.
Ayerdik musikariak gogotsu daudela esan du, “bihar dugu azken entsegua eta guretzako oso esperientzia aberasgarria izaten ari da”. Operaren bi pasartetan hartuko du parte musika bandak eta barne musika banda lanak egingo ditu, “agertokitik kanpo hartuko du parte bandak eta musikoen erdia izango da bertan, 27 guztira, hori delako kopuru egokia”.
Garmendia bera ere pozik azaldu da, “operan musika zuzenean izatea luxua delako eta lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiot Errenteriako Musika Bandari. Operak ez duela tradiziorik baina afizioa ordea bai Gipuzkoan esan du Garmendiak, “ez dago horretarako aukerarik eta horren harira ari gara lanean. Iaz bi opera egin genituen, aurten beste bi egingo ditugu, eta 2017. urteari begira hiru opera egitea aurreikusi dugu”. Dagoeneko salduak dituzte Traviatarako 1.700 sarrera, “positiboa da hori”, eta Opus Lirica konpainiako %97 eukaldunak direla nabarmendu du Garmendiak. La Traviataren inguruan 160 lagun ariko dira lanean. Ikuskizuna hilaren 19an 20:00etan izango da eta hilaren 21ean 19:00etan.