Ekainean Aniztasunaren astean emango diren film laburrak aukeratuko dituzte topaketan parte hartzen duten emakumeek
Jabekuntza Eskolak badu Pasaian emakume migratzaileentzako topagunea
Emakumeen Jabekuntza Eskolak otsailerako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Besteak beste, Laburforuma antolatu dute,
aniztasuna eta generoa izenburupean.
Ekainerako antolatuko duten Aniztasunaren Astean emango diren film laburrak aukeratzea da, besteak beste, ikastaroaren helburua. Aukeraketa, tailerrean parte hartzen duten emakumeek egingo dute.
Laburforumak lau saio izango ditu, horietatik bi hilabete honetan: lehena astelehenean (hilak 15) eta hilaren 29an bigarrena. Martxoaren 7an izango da hirugarren saioa eta apirilaren 11n laugarrena eta azkena. Saio guztiak Trintxerpeko alkateordetzan izango dira 17:15etik 19:15era.
Jabekuntza eskolak, edonola ere, baditu eskaintza gehiago. Hona
egitaraua osorik.