Hilaren 19an iritsiko da Korrika Prekarioa Pasaiara; udalak herritarrak deitu ditu iniziatiba honen bueltan antolatuko diren jardueretan parte hartzera.
Pasaiako Udalak Correscales iniziatibari babesa ematea adostu du. Lehengo ostiralean hartu zuten erabakia, bozeramaileen batzordean, Korrika Prekarioaren Donostia eta Oarsoaldeko Elkartasun Taldeak hala eskatuta. Erabakia hartuta, adierazpen instituzionala kaleratu du udalak, beren konpromisoak ezagutzera emateko.
Honenbestez, hilaren 19an Pasaiara iritsiko den iniziatibarekin bat egin eta kontratu eta lehiaketa publikoetan gizarte-klausulak indartu eta zainduko dituela hitz eman du, prekarietatea bultzatzen duten enpresekiko harremanak berriz aztertuko dituztela gaineratuz.
Horrez gain, herritarrei dei egiten die Correscales Korrika Prekarioa iniziatibaren barruan udalerrian antolatuko diren jardueretan parte hartzera.
Azkenik, udalak iniziatibaren eskura jarri ditu udalerriko udal instalazioak, iniziatiba bertan aurkez dezaten.
Moviestar konpainiak azpikontratatutako langileak, protestan