Abian barne eztabaida prozesuaren barruan kokatzen dira espetxeetara martxak.
Soriako espetxera martxa antolatu du Oiartzungo ezker abertzaleak
Ezker abertzaleak deituta espetxe guztietara martxak egingo dituzte hilaren 20an. Oiartzuarrak Soriako espetxera joango dira, bertan da Joxean Etxeberria euskal presoa. Gaur agerraldi jendetsua egin dute herriko plazan, eta deialdiarekin bat egitera deitu dituzte oiartzuarrak.Abian barne eztabaida prozesuaren barruan kokatzen dira espetxeetara martxak, “eta eztabaida honetan euskal presoek ere badute zer esana. Ezker abertzaleko kide diren neurrian, eztabaida honetan parte hartu eta beren ekarpenak egingo dituzte”, esan dute agerraldian.
Horrebestez, hilaren 20an eztabaida fasearen erdigunea espetxeetara eramango duela ezker abertzaleak gaineratu dute.
Soriara autobusa hilaren 20an 07:00etan abiatuko da liburutegitik eta 17:00etan izango da itzulera. Apuntatzeko zerrendak txokolategian eta Amazkarren daude eta ikasle eta langabetuentzat dohainik izango da, gainontzekoek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Bono laguntzak atera dituztela ere jakinarazi dute, 10 eurokoak eta martxara joatea ez dutenek horiek erostera deitu dituzte.