Hilaren 20an, larunbatarekin 10:30etik 12:30era jarriko dute mahaia sinadurak biltzeko.
Duintasunaren hilabete honetako manifestazioa.
Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak sinadura bilketa abiatuko du. Hilaren 20an, larunbatarekin 10:30etik 12:30era jarriko dute mahaia sinadurak biltzeko eta ekintzaren bidez, egungo zenbait miseriazko pentsioak salatzearekin batera, Eusko Jaurlaritzari gutxieneko 1.080 euro arte osa dezala eskatuko diote. “Denontzako gizarte laguntza sistema” ere eskatu nahi dute sinadura horien bidez, eta ezintasunaz arduratuko den eta gizarte babes osoa emango duen gertuko erakunde bat sortzea ere.