Etxeko langileei begira hitzaldia antolatu du SOS Arrazakeriak
Etxeko langileei begirako bilera egingo du SOS Arrazakeriak ostegunean 18:00etatik aurrera Xenpelar Kultur Etxean. SOS Arrazakeriako aholkulari Stinj Callensek emango du informazioa eta etxeko lana arautzen duten legeen gainean ariko da, eta arlo horretan lan egiten dutenen eskubide eta betebeharren gaineko argibideak ere emango ditu.
Horrekin batera parte hartzaileen artean sortzen diren zalantzak eta galderak erantzungo dituela Callensek esan dute SOSArrazakeriakoek.