Omenaldi horren bidez, deportatuaren jaiotetxean plaka bat jarriko dute, Nicolas Guerendiain Irungo elkarte errepublikanoak jakinarazi duenez.
Errenteria-Oreretako La Ilusion elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundia omenaldi bat prestatzen ari dira nazien kontzentrazio esparruetara eraman zituzten pertsonei.
Nicolas Guerendiain Irungo elkarte errepublikanoak jakinarazi duenez, omenaldi horren bidez, deportatuaren jaiotetxean plaka bat jarriko dute haren datuekin, deportazioaren datarekin, kontzentrazio esparruaren izenarekin etab.
Nicolas Guerendiainek pertsona horien familia eta gertukoei deialdi bat zabaldu die elkartearekin harremanetan jartzeko ekitaldi horien informazioa eman eta ahalik eta datu gehien biltzeko omenaldiari begira. Bidasoa, esaterako, hemezortzi lagun izan ziren deportatuak.
Auschwitzeko kontzentrazio esparrua