Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

«Askatasun gabezia bizi dutenen ahotsa da»

Ametsen liburua koordinatu du Jokin Urain Kixkur idazleak. 426 preso, iheslari, eta erbesteratuen lanak bildu ditu bertan, "orain artean ezkutuan edo itzalpean egon direnen ahotsak eta irudiak", askatasun gabetuen memoria osatzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/02/17
Jokin Urain Kixkur. ametsen liburua

Jokin Urain Kixkur

Ametsen liburua koordinatu du Jokin Urain Kixkur idazleak. 426 preso, iheslari, eta erbesteratuen lanak bildu ditu bertan, “orain artean ezkutuan edo itzalpean egon direnen ahotsak eta irudiak”, askatasun gabetuen memoria osatzeko. Ametsen liburua idazteko ideia nola sortu zen? Ametsen  Liburuaren oinarri-oinarrian dago sinplea eta aldi berean konplikatua den galdera bat, presoek, erbesteratuek, askatasuna galdu dutenek, zer dute amets? 2014ko maiatzean proposatu zidaten Astero argitaletxetik liburu honetarako koordinazio lanak egitea, eta onartu nuen. Ahalik eta jende gehienarekin harremanetan jarri nahian hasi ginen lanean, galdera horrekin, askatasun gabetuek zer duten amets galdetzen. Lehenengo idatzi genien orduan kartzeletan zeuden ia 500 presori, eta gero erbesteratuei eta deportatuei ere. Azkenik, azken 50 urte hauetan noizbait espetxetik edo erbestetik pasatu direnei helarazi genien gutuna. 2.500 pertsona ingururi planteatu genien parte hartzea, eta jarri genien baldintza bakarra izan zen idatziz edo marraztuz erantzutea, eta orrialde batean egitea, espazioa zen baldintza bakarra. Jaso genituen 426 pertsonen lanak eta, horrez gain, euskal artista mordoska bati galdetu genion nola imajinatzen zuten askatasun gabetuaren ametsa edo ilusioa, eta hori irudika zezatela. Liburuan hainbat artistek beraien ekarpenak egin dituzte, margolariak dira gehien-gehienak, baina eskultoreak ere badaude. Lanekin batera, bakoitzari argazkia eskatu genion, eta argazki horiek izan zitezela ahal zen neurrian espetxean edo erbestean egindakoak. Argazkien oinarria badu liburuak, beraien ametsak dira beraien aurpegiekin, orain artean ezkutuan edo itzalpean egon direnen ahotsak eta irudiak . Joan den azaroan aurkeztu zenuten liburua Kursaalen. Nolakoa izan zen ekitaldi hori? Sekulako emozioz bizi nuen aurkezpen ekitaldia. Kursaalen areto txikia hartu genuen, 600 lagunentzako lekua du. Gonbidatuen artean liburuan parte hartu dutenak edo haien senideak, eta politikagintzan, kulturan… erreferentzialak diren pertsonak izan ziren. Sekulako erantzuna jaso genuen, bete-bete egin genuen aretoa. Bertan jarri genuen salgai Ametsen liburua eta lehen aldiz jendearen bistan, eta sekulako harrera izan zuen. Aurkezpenean liburuan parte hartu zutenetako batzuk izan zuten lekua, beraien amets edo ilusioetako batzuk kontatu zituzten, abeslariak izan ziren, dantzariak, eta Eider Eibarrek margoa egin zuen zuzenean. Preso baten ahotsa, deportatu batena eta errefuxiatu batena jaso genituen, Jose Luis Pagoaga Peixoto-rena hain zuzen ere. Erbestean den Sarrionandiak ere bidali zuen bere ahotsa liburuaren gaineko iritziarekin. Pozgarria izan zen jendearen harrera eta erantzuna. Zer izan da zailena ametsak biltzeko lan horretan? Zailena batez ere noizbait espetxe edo erbestetik pasatu den, eta une hauetan kalean den jendearengana iristea izan da. Liburu dezente bat osatu nahi baduzu behar dituzun ekarpen guztiak jaso ahal izateko behar den jende kopuruarengana iristea zaila da. Guk kalkulatzen dugu 2.500 pertsona ingururi eskatu diogula ekarpena, eta bostetik batek erantzun duela, eginaz. Askok erreparoa diogu gure ametsak liburu batean ipintzeari, intimoak direlako. Kasu batzuetan ez da izan erraza jendea animatzea, zenbateko garrantzia duen adieraztea. Azken 50 urteetako gure memoriaren altxorra da, memoriaren bilduma da liburua hau. Espetxeak galbahe estua du. Handik ateratzeko lanak izango zituzten liburuan jaso dituzuen presoen ekarpenek. Guk eskutitzak bidali genituen inolako misteriorik gabe, eskaera garbi eginez, eta espetxe batzuetan itzuli egin zizkiguten eskutitzak. Berriz ere bidali behar izan genituen, eta nola edo hala lortu genuen denek jakitea zertan ari ginen. Lan bakan batzuk iritsi dira liburua amaitu eta gero, bidean oztopoak izan dituztelako, nahastu, trabatu eta gelditu direlako.
Jokin Urain Kixkur ametsen Liburua

Jokin Urain Kixkur

Zer izan da prozesutik politena? Dudarik gabe, jendearekin egotea, harremanetan izatea, antzinako lagun zaharrak berriz ere ikustea, lagun berriak egitea, hainbat eta hainbat herritako jendearekin egotea eta gure gauzetaz hitz egitea, liburu honen proiektuaz… Izugarri ase nauen jarduera izan da niretzat. Koordinazioa zuk egin duzu, baina zer lantalde izan duzu atzean lana egi bihurtzeko? Fermin Munarriz egon da Astero argitaletxeko arduradun moduan, eta gauzak erraztu dizkit. Gero jende mordoska dago argitaletxe barruan liburua plazaratu arte dauden lanetan: diseinuan, promozioan… jende piloa aritu da. Lehenengo lana Munarrizek eta biok egin dugu. Zure ametsak espetxetik kaleratu izan dituzu, liburuak idatzi dituzu bertatik, eta honakoa duzu askatasunean egin duzun lehen proiektua. Zein alde dago? Barruan zaudenean, maila oso pribatuan bizi duzu guztia, zu ari zara bakarrik zure lanetan, etxekoei edo lagunei laguntza eskatuz, baina zuk zure zeldan egiten dituzu lanak, eta kanpoan gertatzen dena edo argitaratzeak daukan mugimendu hori ez duzu inolaz ere bizi. Ezta askotan imajinatu ere. Honekin hasieratik amaierara arte prozesu guztia bizi izan dut, eta oso ezberdina izan da. Liburu honen kasuan, gainera, jende ezberdin asko inplikatu da, honek 473 autore ditu, eta haien guztien zurrunbilo hori bizi izan dut. Liburua herriz herri dabil orain. Aurkezpenak egiten ari zarete. Zein da harrera? Batez ere liburua erakutsi nahi dugu. Donostiako aurkezpenera edo Durangora joaterik izan ez zuen jendearengana eraman nahi dugu, erakutsi, orrialdeak pasatu ditzatela, barruan zer duen ikus dezatela… Ez da ohiko liburua, orrialde bakoitza ezberdina dela ikustea nahi dugu. Bada aukera baita ere herri guztietan dauden presoei buruz hitz egin, eta haien ahotsak ezagutarazteko. Hernanin hasi ginen duela hilabete, eta Usurbil, Lasarte-Oria, Durango, Burlata, eta Soraluzen izan gara aurkezpena egiten. Oreretan pentsatzen dut epe laburrean egingo dugula aurkezpena. Oiartzunen hilaren 25ean izango dugu. Erantzunari dagokionez, oso ona izaten ari da, batez ere saiatzen gara aurkezpenak egiteko unean herri horretako liburuko parte hartzaileak, edo preso eta erbesteratu ohiak egon daitezela, beraiek ere konta dezaten kartzelako bizipenen bat edo ametsen bat, nahiz eta liburuan parte hartu ez izan. Zuzenean preso eta erbesteratuekin inplikatua ez dagoen jendea ere hurbiltzen ari da. Salmentari dagokionean, zer moduz ari zarete? Batez ere Durangoko Azokan izan zuen izugarrizko erantzuna, eta baita Donostiako aurkezpenean ere. Oraindik ere salmenta aldetik ongi ari gara, jendeak jarraitzen du eskatzen eta erosten. Jokin Urainen hurrengo ametsa? Niri behintzat gustatuko litzaidake jarraitzea idazten edo beste batzuek idatzitakoa biltzen, betiere, espetxe munduan edo erbesteratuen munduan, azken urte luzeetako errepresioaren inguruan eman den historia biltzen eta konposatzen. Idatzi gabeko memoria berreskuratu nahi duzula suma daiteke… Bai, hala da, dudarik gabe. Badagoelako oraindik idatzi ez den hainbat eta hainbat aspektu kartzelari, erbesteari, edo errepresioari dagozkionak, eta uste dut hor merezi duela jardutea, gure memoria horren transmisioa egin ahal izateko. 1936ko Gerrako historia eta orduko memoria orain ari gara aztertzen eta indusketa lanak egiten, ia lekukorik ez dagonean. Hori ez dagigula guri gertatu behintzat, eta gutxienez, egin dezagun errekopilazio lan bat eta kontaketa lan bat ondorengoei uzteko, eta transmisio hori ez eteteko. Liburu hau benetan da liburu berezia, ez du zerikusirik formatuan ere ohiko liburuekin. Ez dago diskurtsoz josia, errepresioa, askatasun gabezia hori zuzenean bizi izan dutenen, eta oraindik bizitzen ari direnen ahots zuzena da. Espetxeak daude inor atera ez dadin, baina baita inor sar ez dadin ere, eta guk sartu eta barruko hori atera egin dugu, beraiek zuzenean kontatuta, diskurtso politiko handirik gabe, beraien borroka, ilusioa, edo beraien ahotsa, finean. Liburuaren aurkezpena Oarsoaldean:
  • Hilaren 25ean Oiartzungo Udal Areto Nagusian 19:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.