Laguntza sozialak eta lan eta formazio planak sustzeko eskatu dio PSE-EE-k alkateari
Gipuzkoako Foru Aldunditik ez ohiko diru laguntza jasoko duela udalak eta diru horren zati bat laguntza sozialak eta lan eta formazio planetara bideratzeko eskatu dio PSE-EEk alkateari, “400.000 euro jasoko ditu udalak, eta horretatik zati bat laguntza sozialetarako aurtengorako aurreikusitako diru zatia handitzeko balia dezal eskatu nahi diogu alkateari. Pobrezia energetikoa, haurren txirotasuna, etxebizitza eta menpekotasunari aurre egiteko laguntzetan ugaritu dezake diru zatia, besteak beste”.
Aurtengorako aurreikusitako egoera ekonomikoa hobetuta ere alderdi sozialistak ez duela apustu argirik ikusten laguntza sozialak handitzeko gaineratu du PSE-EEk.