Bihar bilduko da udalbatza, 19:00etan, Arizabalon.
Eraikinaren goialdea da orain egokitzen hasi behar dutena
Bihar, hileko azken asteartearekin egingo da, ohi bezala, otsaileko ohiko plenoa. Gai zerrendan nabarmentzekoa, Donibanen, eraikin sozio kulturaleko lanen laugarren faseari hasiera emateko proposamena. Barrutirako udal liburutegia atondu nahi dute bertan, besteak beste.
Bestalde, hiru mozio ageri dira eztabaidatuko dituztenen artean: Haurren Lagunak diren hirien aitorpenari buruzkoa; Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen gastu osoa bere gain hartzeko eskaera, EH Bilduk bultzatuta; eta, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 40. urteurrenaren harira EH Bilduk eta Pasaiak Ahal Du-ren adierazpen instituzionala.