Pasaiako Musika Eskolako ikasleek jaialdi berezia antolatu dute astebururako. Espainiako telebista kate ezagun bateko
Tu cara me suena saioan bezala, abeslari entzutetsuenen imitazioak interpretatuko dituzte, horretarako propio karakterizatuak.
Lehen emanaldia ostiralean izango da (hilak 26), San Pedroko udal aretoan, 19:30etik aurrera, eta bigarrena eta azkena, larunbatean (hilak 27), 19:00etatik aurrera, Antxoko kultur etxean. Bi kasuetan sarrera doan da.