Lezo Garbiaren elkarretaratze bat
Azken asteetan hondakinen kudeaketaren gaian aldaketak izan dira Lezon, EAJk eta EH Bilduk akordioa egin dutelako sistema mistoa ezartzeko. Horren harira, eta gaiari buruz hitz egiteko sortu zen mahaian gertatutakoak lezoarrei azaltzeko, bilera irekia deitu du Lezo Garbia plataformak biharko (asteazkena), 19:00etan, Gezala Auditoriumean.
Plataformako kideek nabarmendu dute edonor joan daitekeela batzarrera. Aurrera begira zer egin izango da mahaiaren gainean jarriko duten beste gaietako bat.