Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Berandu baino lehen etxeratzeko beharra

Larri gaixorik dauden euskal presoak espetxeetatik atera eta etxera ekarri nahi ditu Sarek, eta horren harira, «adostasunetik konpromisora jauzi egiteko» nazio dinamika ibiltaria abiatuko du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/02/23
Sare_Herritarrak_nazio_maiEspetxean emandako minutu bakoitza kontrako bihurtzen zaie, eta zuzenean eragiten du horrek gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 11 euskal presoengan. Horietako bat da Aitzol Gogorza oreretarra, eta jaiotzen ikusi zuen herrian aurkeztu zuen Sare Herritarrak larunbatean larri gaixorik dauden presoen gainean abiatuko duen nazio mailako dinamika ibiltaria. «Adostasunetik konpromisora jauzia egin behar dugu larri gaixorik dauden presoak etxera ekartzeko», esan zuen Aurkene Astibiak agerraldian. Joxe Mari Agirretxe Porrotx  eta Teresa Toda izan ziren mahaian hizlari Astibiarekin batera, eta «trena hartzera» deitu zituzten herritar guztiak. Beraiekin batera dei hori egiten hainbat lagun izan ziren, tartean Gogorzaren guraso Arantxa Otaegi eta Luix Gogorza. Errenteria-Orereta izango du abiapuntu larri eri diren euskal presoen aldeko dinamikak, horregatik hartu zuten Gogorzaren gurasoek Juan Gorriti eskultoreak egindako lekukoa. Trenari bagoiak txertatzen joango dira poliki baina etengabe hilabetero, preso gaixo bat dagoen herri bakoitzetik pasako baita dinamika. Jose Ramon Abetxuko, Aitzol Gogorza, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxeberria, Ibon Iparragirre, Jagoba Codo, Josetxo Arizkuren, Lorentxa Gimon, eta Txus Martin dira larri gaixorik dauden euskal presoak. Borondateak mugitu Hilabetez hilabete, eskuz esku preso gaixoak dauden herri guztiak pasatuko ditu herritarren elkartasunak bultzatuko duen trenak. «Sare herritar honek borondateak mugitzeko asmoz tren bat jarri du martxan, giza eskubideen errespetua abiapuntu izatetik, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen geltokiraino. Ibilbide horretan, larri gaixo dauden presoen kaleratzea ezinbesteko pausua da», esan zuen Astibiak. Izan ere Hartu trena dinamikaren barrukoa da gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoen alde aurkeztu duten egitasmoa. Kardiopatia, espondilitisa, miopia magnoa, esklerosia, obsesio konpultsoa, hiesa, brakikardia sintomatikoa, eskizofrenia, crohn gaitza, mingainaren kartzinoma epidermoideoia. Horiek direla egun larri gaixorik dauden 11 euskal presoen gaixotasunak. Astibiak esan zuenez, Espainiako eta Frantziako estatuen legeetan gaixo larriek euren eritasunak sendatzeko baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera badago ere, egoera horretan dauden euskal presoak espetxean mantentzen dituzte, euren gaixotasuna edozein izanda ere. «Kasu gehienetan askatasuna ukatu eta baldintzapeko askatasunaren aldeko epaiak daudenean, fiskaltzak epai hauen aurkako helegiteak egiten ditu presoaren espetxealdia luzatzeko, mendeku eta gorroto espetxe politika luzatzeko. Horren adibide garbia da Lorentxa Gimonen kasua», zehaztu zuen Astibiak. Egungo espetxe politika «edozein ikuspegi gizatiarretik at» gelditzen dela esan zuten Sareko kideek, eta horren harira larri gaixorik dauden 11 presoetatik bederatzi dispertsatuta daudela nabarmendu zuten, «etxetik ehunka kilometrora, beraien gaixotasunari aurre egiteko ezinbestekoa duten ingurune afektibotik urrun». Indarraren sinbolo Sare, gainera, ez da bakarrik ariko lanean dinamika horretan, «gaiaren gainean lanean ari diren herri plataformak bidailagun izango ditugu: Iparra Galdu Baik, Txus Askatu, eta Gorka Fraileren askatasuna eskatuko duen Durangoko plataforma berria ere gurekin ariko dira». Itsasoa eta bi haritz adar irudikatzen ditu Gorritik dinamikarako sortu duen eta hilabetez Errenterian izango den lekukoak. «Araitz bailaratik goitik behera datozkigun urekin osatutako itsaso indartsu eta bizia da oinarria, eta gainean, orain mila urte ezkur batetik sortutako bi haritz adar irteten dira», azaldu zuen Agirretxek, eta gaineratu, «gure presoak bezala, bi adar horiek minduta, erreta, zigortuta» daudela, «baina denon artean, jendeak bultzatuko duen tren honen bidez bi adar hauek osatuko ditugu, maitatuko ditugu, eta berriro ere argia sortuko da. Argia emango diegu gaixorik dauden gure presoei, eta baita haiek guri ere». Lekukoak itsasoa eta haritza batzen ditu, eta sendabidearen eta indarraren ikur dela gaineratu zuen Agirretxek. Gorritik olerkia eta elkar musukatzen ari diren bi adar irudikatzen dituen marrazkia ere prestatu du, «horrelako bana emango diegu larri gaixo dagoen preso guztien familiei», esan zuen Agirretxek. Hilabete Errenteria-Oreretan emanda, elkartasun bidea jarraituko du trenak, bagoiak txertatzen, indarra biltzen, espetxe politika «ez gizatiarra» salatzen, eta ezinbesteko motore izango ditu herritarrak. Ondarroa izango du hurrengo geltokia larri gaixo dauden presoen aldeko dinamikak, eta hilaren 27ko ekitaldian hartuko dute lekukoa Ibon Iparragirreren herrikideek. Hartu Trena iniziatibaren egitaraua Errenteria-Oreretan
  • Hilak 24, asteazkena. Zineforum geltokia, 19:00etan, Niessen. Barrura begiratzeko leihoak filma.
  • Hilak 25, osteguna. Bizi poteoa 19:30ean Herriko plazatik abiatuta.
  • Hilak 26, ostirala. Bideo emanaldiak herriko tabernetan.
  • Hilak 27, larunbata. Tren ibiltaria herritik zehar. 13:30ean herri argazkia, Alondegian. 14:00etan, ekitaldia eta barrikotea Merkatuzarren. Barrikoterako sarrerak egunean bertan salduko dituzte Xera Gastrotekan, Sindikato tabernan eta Arkaitza tabernan. Txartelek 15 euro balio dute eta haurren menurako txartelak, berriz, 8 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.