
Itzel Torres eta Wendy Fernandez beren marrazkiekin, Aquariumean, saria jaso zuten egunean
Lehiaketak ikasleak sentsibilizatu nahi ditu iraunkortasun gaietan, eta Anunciatak urtero parte hartzen du.
Epaimahaiaren erabakia lehengo asteburuan eman zuten ezagutzera, Donostiako Aquariumean. Ikasle pasaitarrek han jaso zuten saria.
Wendy Fernandez lehiaketa honetan saritzen duten bigarren aldia da. Itsas hondoa marraztu du Fernandezek, zakarrez beteta.16 urtetik gorakoen lehiaketa irabazi du oraingoan.
Itzel Torresek, berriz, Ibaialde lehiaketan saritu dute bigarrenez. Paisaia idiliko bat irudikatu du oraingoan. Batxillergoko bigarren mailan dago Torres, eta 16 urtetik gorakoen lehiaketa irabazi du.