Musika eskolako sei kidek lortu dituzte dominak. Eskolak, denak ala denak zoriondu ditu

Bakarka eta bikoteka sei domina lortu dituzte lezoarrek
Urteroko zita garrantzitsua izan ohi da Andoaingo Piano Jaialdia. Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako ikasleek ez dute hutsik egiten, eta aurten ere horrela izan da. Izan ere, joan den asteburuan jokatu zen jaialdian sei domina ekarri zituzten lezoarrek herrira, batzuk bakarkako modalitatean lortutakoak, besteak binaka. Musika eskola pozik dago lortutako emaitzekin, domina lortu dutenak eta lehian izan direnak zoriondu ditu.
Honakoak dira saria jaso duten lezoarrak:
- Patxi Jimenez eta Hodei Pingarron, zilarrezko domina
- Juan Andres Uribe, urrezko domina
- Haizea Rivera eta Alaitz Urtizberea, brontzezko domina
- Danel Serrano, zilarrezko domina