Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Martxoak 8ari begira, aldarrikapena eta festa uztartuko dituen egitarau zabala

Aldarrikapena eta festa uztartu dituzte gainera, hilaren 25ean hasi eta martxoaren 31 arte luzatuko den ekintza sortan, "borrokarako arrazoi asko ditugulako, baina baita festarako ere".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/02/24
Hamaika ekitaldiz osatutako egitarau plurala aurkeztu dute Martxoak 8ari begira.

Hamaika ekitaldiz osatutako egitarau plurala aurkeztu dute Martxoak 8ari begira.

Martxoak 8ari begira antolatu duten egitarau zabala aurkeztu zuten atzo arratsaldean udal ordezkariek eta emakume taldeetako hamaika kidek. Garazi Lopez Etxezarreta berdintasun zinegotziak Emakumeen Nazioarteko Egunari begira “egitarau ezberdina eta aberatsa” prestatu dutela esan zuen. Plurala ere, izan ere, Errenteria-Oreretan dauden emakume talde ezberdinek egin dute bat egitarau horretan. Aldarrikapena eta festa uztartu dituzte gainera, hilaren 25ean hasi eta  martxoaren 31 arte luzatuko den ekintza sortan, “borrokarako arrazoi asko ditugulako, baina baita festarako ere”. Berdintasun kontseiluak antolatutako ekitaldien artetik hiru nabarmendu zituen atzoko agerraldian Lopez Etxezarretak. Hilaren 29an, astelehenarekin, Gure genealogia feministak hitzaldia antolatu du Xenpelar Etxean 18:00etatik aurrera Emaginen eskutik. Martxoaren 5ean, larunbatarekin berriz, VI. mariasun landa Sarien banaketa egingo dute Xenpelar Etxean 12:00etan. “Sorkun Rubiok musika emanladia eskainiko du gainera, sari banaketan, beste hiru musikarirekin batera”. Kolpe Morea gazteen talde feministarekin batera, berriz, Bizentaren Lumak solas-jolasa antolatu du Berdintasun kontseiluak, “60 gaztek hartuko dute parte Elhuyarrek egin duen joko horretan. Rol jokoa da eta besteak beste parekidetasuna, feminismoa eta horren gaineko egoerak landuko dituzte gazte horiek”, azaldu zuen LopezEtxezarretak. Martxoaren 12an, larunbatarekin egingo dute azken hori koldo Mitxelena ikastetxearen patioan 11:00etan. Oarsoaldeko Mugimendu feministak antolatuta, manifestazioa Hainbat urtez antolatzen duten jaialdiak ere izango du tartea aurtengo Martxoaren (ko egitarauaren barruan. Auzo elkarteetako emakume taldeek antolatzen dute jaialdi hori eta aurten Emakumea historian leloarekin, historian garrantzitsuak izan diren emakumeak hartuko dituzte auzoetako emakumeek jaialdirako. 17:30ean hasiko da kiroldegian. Bi ordu beranduago, berriz, polikiroldegitik bertatik Oarsoaldeko Mugimendu feministak deituta manifestazioa abiatuko da. Urratsa elkarteak, emakume musulmanen taldeak ere, bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira prestatu den egitarauan. Bidaya elkartearekin batera hitzaldia antolatu du Urratsak hilaren 12rako. Emakume musulmanak gaur egungo gizartean gaiaren gainean ariko dira Hajar Samadi eta Hana Yousefi 15:30etik aurrera Reyna Aretoan. Martxoaren 19an berriz, emakumeentzako jaialdia antolatu dute Niessen aretoan 14:30etik 18:30era. Emakumeen zine zikloa ere ezaguna bilakatu da, urteakdaramatzalako amalatz talde feministak hura antolatzen. Hilaren 25ean hasita lau ostegunez filmak emango dituzte Niessen aretoan eta ondoren solasaldia egingo dute ikusitakoaren gainean. 25ean La familia Belier emango dute; martxoaren 3an, Pride;  martxoaren 10ean, Las buenas compañías dokumentala; eta martxoaren 17an, berriz, La verdad oculta. Udalaren Kultur Aniztasun sailak ere egin du Martxoak 8ari begira ekarpena. Martxoaren 14tik 31ra Lumaltik Herriak Elkartearen Emakumeen lege iraultzailea erakusketa antolatu du Xenpelar Etxean. Erakusketaren azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo dute 19:00etan hasita. Mikelazulon azkenik, zineforuma egingo dute martxoaren 23an. Compañeras de viaje emango dute 19:00etan hasita Bidez Biderekin elkarlanean. Udal ordezkariek zein emakume taldeek herritar guztiak deitu dituzte antolatutako ekintzekin bat egitera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.