Lezon Ondo Ai Gea taldeak agerraldia egingo du larunbatean, 12:30ean, Gurutze Santuaren plazan

Lezon Ondo Ai Geak aurretik egindako ekitaldi bat
Lezon Ondo Ai Gearentzat hondakinak biltzeko sistemarik onena atez atekoa da. Baina EAJk eta EH Bilduk 2017an sistema mistoa jartzeko erabakiarekin bat egin du, eta lezoarrek ere horrekin bat egin dezatela nahi dute. Argudio horiek indartzeko agerraldia egingo dute hilaren 27an (larunbatean) 12:30ean Gurutze Santuaren plazan. Bertara herritarrei joateko eskatu diete. Ahalik eta gehien birziklatzea da taldeak nahi duena.
Birziklatzeko bidea gaizki egiten ari diren adibidetzat Pasaia eta Lazkaoko udalerriak jarri ditu Lezon Ondo Ai Gea taldeak. Oroitarazi du, organikoaren edukiontzian, adibidez, %6 ez bada organikoa, hura guztia errefus bihurtzen dela. Eta gainera, hedabideetara bidalitako oharrean, errauste plantaren eta zabortegien kontra agertu dira, “gure ingurumena eta osasuna ez baditugu kaltetu nahi ezinbestean hondakinak berezitu eta birziklatu behar ditugu”.