Gurekin auzo elkartearen egoitzan izango da bilera 19:00etan hasita.
Parte hartze prozesuaren balorazio egin zuteneko bileraren irudia.
Bilera irekia deitu du Izteitako auzotar eta eragileekin Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen azpiatalak. Gurekin auzo elkartearen egoitzan izango da bilera 19:00etan hasita. Besteak beste, auzoa hobetzeko ekintza planaren gaineko balorazioa egingo dute saio ireki horretan eta orain arte egindakoa biltzen duen txostena eta bideoa banatuko ditu parte hartzaileen artean. Horrekin batera Iztietarako proiektu komunitario zehatz batzuen ideiak proposatuko dituztela jakinarazi dute.
Auzotar guztiak deitu dituzte bileran parte hartzera, aurreko prozesuan izan zirenak zein interesa izan dezaketen guztiak.