Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizarain Ikastolak, Beraungo bizilagunei zabalduko die liburutegia

Esperientzia berria dela azaldu du Mendozak, eta positiboki baloratu du: "Kultura herritarrei hurbiltzea da azken batean".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/02/26
Mendoza eta Ugalde hitzarmena sinatzen

Mendoza eta Ugalde hitzarmena sinatzen

Bizarain Ikastolak, Beraun Berri ikastetxean duen liburutegiaren ateak Beraungo bizilagunei zabalduko dizkie. Orain arte Bizaraingo ikasle eta gurasoek jasotzen zuten zerbitzua, beraz,  auzotarrek erabiltzea izango dute. Gaur sinatu dute hitzarmena Belen Ugalde Bizarain Ikastolaren zuzendariak eta Julen Mendoza alkateak, eta biek auzo liburutegiak sustatzeko asmoaren barruan kokatu dute egitasmoa. Esperientzia berria dela azaldu du Mendozak, eta positiboki baloratu du: “Kultura herritarrei hurbiltzea da azken batean”. Proiektu pilotua orain bi urte hasi zen aztertzen Bizarain ikastola, “zuzendaritza eta liburutegiko arduradunek bagenuen gune hori auzoari zabaltzeko nahia eta asmoa, eta hala izango da azkenean”, esan du Belen Ugaldek. Kultur zerbitzuetarako sarbidea oinarrizko eskubide dela udalarentzat esan du Mendozak, bestalde, eta horren harira plan estrategikoaren barruan goikaldean dauden auzuneei zerbitzua emango dien liburutegi-kultur etxea egitea aurreikusia dutela gaineratu du. “Aztertzen ari gara Eusko Jaurlaritzarekin batera Beraun Berri ikastetxeko haur eskola zenean eraikitzea kultur zentro hori. Kokapen egokia duela iruditzen zaigu eta asmoa, 2017an ekitea litzateke”. Udal liburutegiaren zerbitzu berak Ekintzak pixkanaka inplemenatzen joango dira Bizaraingo liburutegi horretan Mendozak azaldu duenez, “dagoeneko udal liburutegian egiten direnak Bizarainen ere proposatuz, berriak antolatuta edo egun berezietarako ekintzak txandakatuta”. Bizaraingo liburutegiko ordenagailuek udal liburutegiko katalogora sarbide zuzena dute dagoeneko eta bertatik maileguak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Hori bai egunbat beharko dute eskatutako hori Bizaraingo liburutegian jasotzeko. Udal liburutegian egiten diren hainbat ekintza ere egingo dituzte Bizaraingo liburutegian, eta Bularretik mintzora programak, eta baita haur eta gazteei begirako irakurketa klubak (3-5, 6-8 eta 9-12 urte). Liburutegia arratsaldez eta bi orduz izango da zabalik,  16:00etatik 18:00etara eta udan berriz, lau ordu eta erdiz, 10:00etatik 14:00etara. Ate irekiak Hilaren 29tik (astelehena) martxoaren 18ra bitartean, astelehen, asteazken eta ostiraletan ate irekien jardunaldia egingo dute Bizaraingo liburutegian zerbitzu berriaren gaineko azalpenak emateko. Bertaratzeko hitzordua aurretik eskatu behar da Udal liburutegiko 943 44 96 35 edo Bizaraingo  943 34 16 45 telefono zenbakietara deituta. Udal liburutegiaren eta Bizarainen postara mezua bidal daiteke hitzordua eskatzeko. Horrekin batera zerbitzuaren berri emateko gutunak bidali dizkiete Beraungo elkarte eta eragileei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.